Skip to main content

Fridays For Futurek mobilizazioak antolatu ditu klimaren aldeko greba globala dela eta

Gizartea

2022, ira. 23 - 07:09
Fridays For Future kolektiboa gaur mobilizatuko da klimaren aldeko greba globala dela eta. Urtero mundu mailan deitzen den greba da honakoa, eta energiaren demokratizazioa eta lurralde autosufizientea izango dituzte lelotzat.

Fridays For Future mugimenduak gogorarazi du uda hau inoizko beroena izan dela, milaka hektarea erre dituzten suteek markatu dutela, bai Euskal Herrian, bai Europa osoan. Horrela, krisi energetiko gogor batek markatutako ezegonkortasun politiko eta sozialaren une honetan, herritarren mobilizazio hau deitu dute, sistema energetikoa demokratizatzeko eskaera baten isla gisa.

Iruñean Merindades plazan ekingo diote mobilizazioari 18:30etan. Donostian, berriz, Boulevarden hasiko dute 18:00etan. Goizean, ordea, 12:00etan kontzentrazioa egingo dute.
Hamaika Telebista