Gabonen atarian, LABIk bihar erabakiko du neurri berriak ezarri edo dauden bezala mantendu
Gizartea
2020, abe. 21 - 10:12
Asteburuan ohikoa izaten den moduan, Osakidetzak atzeman dituen koronabirus positibo berriek behera egin dute, probak ere gutxiago egin baitituzte. Azken 24 orduetan jasotako datuen arabera, atzo 5484 test diagnostiko egin zituzten eta haietatik 339 lagunek positibo eman zuten. Beraz, positibotasun tasa %6,18koa da. Testuinguru honetan, Gabonen atarian, LABIk bihar erabakiko du Eguberrietarako neurri berriak ezarri edo dauden bezala mantendu.