Skip to main content

Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak Galdakoztar baten etxegabetze prozesua bertan behera uztea lortu du

Gizartea

Sindikatuak jakinarazi duenez, Kutxabankek alokairu sozial bat sinatu behar izan du. Hilabeteetan zehar mobillizazioak egin dituzte Patxiren etxegabetzea salatzeko. Patxik bere familiaren etxea erosteko mailegu bat eskatu zuen Kutxabanken. Baina pandemiaren ondorioz ezin izan dio maileguaren ordainketari aurre egin. Horren aurrean, etxegabetze prozesua hasi zuen Kutxabankek.