Garoñako zentral nuklearra desegiteko hamar urteko lanak jarri ditu martxan Espainiak
Gizartea
2023, uzt. 18 - 08:07
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Enresa enpresa publikoaren proiektua baimendu du, 475 milioi euroko aurrekontuarekin. Baimena emanda, zentral nuklearra desegiteko lanak datozen egunetan hastea eta 2033ra arte luzatzea aurreikusten da; horretarako, 350 pertsona inguruk lan egin beharko dute. Prozesua bi fasetan banatuko da. Hilaren 19an Garoñan prentsaurreko batera deitu du Enresak titulartasuna aldatzearen afera lantzeko eta lehenengo fasearen nondik norakoak zehazteko.