Garoñako zentral nuklearra eraisteko lanak abiatuko ditu Espainiako Gobernuak
Gizartea
Oihane Alonso
2023, uzt. 18 - 03:07
Agindua Trantsizio Ekologikorako Ministerioak eman du. Agindu horretan baimena ematen da azpiegituraren titulartasuna aldatzeko. Nuclenorren instalazioaren titulartasuna datozen egunetan eskualdatuko da Enresara. Lanek hamar urtez irautea aurreikusi dute. Proiektuak bi fase ditu: 2033ra arte, 475 milioi euroko aurrekontua du, eta 350 pertsonal aldi berean lan egitea aurreikusten da.
2013an behin betiko etetea agindu zuten, baina, Nuclenorrek baimena berritzeko eskaera aurkeztu zue0n 2014an. 2017an eskaera hori ukatu egin zuen Energia Ministerioak.