Gasteizek patinete elektrikoei buruzko araudi berezia izango du
Gizartea
2023, aza. 29 - 11:11
Gasteizko udalak patinete elektrikoei buruzko araudi propioa onartu du, ibilgailu hauen erabilera nola izan behar den zehazteko. PSE eta EAJk osatutako udal Gobernuak PPrekin akordioa adostu dute, besteak beste, patineteak espaloi eta oinezkoentzako eremuetatik kanpo ateratzeko edota kaskoaren beharrezkotasuna ezartzeko.