Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak Blackstone "putre-funtsak" familia baten etxegabetzea "berehala" etetea eskatu du
Gizartea
2023, ots. 08 - 16:02
Gasteizen eskainitako prentsaurreko batean adierazi dutenez, familiak, Etxebizitza Sindikatuarekin batera, Arabako hiriburuko gizarte-zerbitzuetara jo zuen bere egoeraren berri emateko eta konponbidea eskatzeko. “Beti bezala, administrazioak ez du alternatibarik eman”, salatu dute.
Era berean, ohartarazi dute “etxejabeen legez kanpoko etxegabetzeak ugaritu egin direla”. Egoera horren aurrean, adierazi dute “alternatiba bideragarri bakarra autodefentsa sozialista” dela.