Abortu eskubidearen alde elkartu da Gasteizko mugimendu feminista
Gizartea
2022, aza. 04 - 09:11
Hilabeteak dira “40 egun bizitzaren alde” abortuaren aurkako erakundeko kideak Askabidek Donostian eta Gasteizen dituen kliniketara abortatzera doazen emakumeei jazartzen hasi zirela. Askabideko arduradunek erabaki zuten salaketa jartzea pertsona horien aurka. Hain justu ere, haurdunaldia eteten duten kliniken aurrean abortuaren aurkako protestak egitea debekatzen duen legea bete arazteko eskatuz.
Mugimendu feministak babesa adierazi dio, hain zuzen ere, Askabide klinika jo puntuan dela ohartaraziz.