Gasteizko Udalak 50 bizikleta jarriko ditu alokairuan
Gizartea
2025eko udan iritsiko da Gasteizera bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua. Oraingoz 50 bizikleta izango dira eta lau estaziotan egongo dira eskuragarri. Antso Jakituna hiribidean, Leizaola plazan, Iparralde gizarte etxean eta autobus geltokian, alegia.
Jada Euskal Herriko hiriburu gehienetan aspaldi finkatu zen tendentzia jasangarri hau, Gasteizen ere duela 12 urte planteatu izan zen. Orduan aurrera atera ez bazen ere, oraingoan, EH Bilduk, PSE eta EAJ gobernu-taldearekin mugikortasun aktibo eta iraunkorra bultzatzeko lortutako aurrekontu-akordioak, hau bermatu du.
Akordioak, 450.000€ko aurrekontua izango du. 300.000 euro ekimen hau garatzeko aurrekontu-negoziaziotik eta 150.000 euro Next-Generation funts europarretatik. Estazioen kokapena ez da ausazkoa izan. Esaterako, intermodalitatearekin mesedegarriak dira eta bidegorriekiko lotura zuzena daukate kokaleku hauek. Lerro zuzenean 1,2km eta 1,4km tartean aurkitu daitezkeelarik. 50 bizikletekin hasiko badira ere, etorkizunean egin daitezkeen zabalkuntzak aztertuko dituzte. Honetarako birkarga puntuen eta ibilgailuen eragin zein eskariaren inguruko aldizkako ebaluazioak egingo dituzte.