Skip to main content

Gasteizko Udala area tentsionatuaren izendapena eskatzeko dokumentazioa prestatzen ari da

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2024, urt. 16 - 10:01

Gasteizko Udala hiriko bost distritu etxebizitzaren eremuan area tentsionatu bezala izendatzeko eskaera egiteko beharrezkoa den dokumentazioa prestatzen ari da. Espainiar Estatuko etxebizitza legeak sortutako izendapena da hori, azken 5 urteetan etxebizitzaren prezioa KPIa baino 3 puntu gehiago igo den eremuetan edo herritarren soldataren %30a baino gehiago suposatzen duen lekuetan alokairuaren prezioa mugatzeko asmoarekin. Gasteizen dauden 6 distrituetatik 5ek bi baldintza horietako bat betetzen dute, gutxienez. Gauzak horrela, Maider Etxebarria alkateak izendapena jasotzeko tramiteak hasi direla iragarri du. Euskal Herria Bildutik, zentzu berean, eskakizun hori gehienez ere lau hilabeteko epean egitea eskatuko da hurrengo Udalbatzan aurkeztuko duten mozio baten bitartez.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista