Skip to main content

Gasteizko Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekintzak antolatu ditu martxoan zehar

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2024, ots. 26 - 14:02

Gasteizko Emakumeen Etxean “M8ari EKIN!” kanpaina aurkeztu du Udalak. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, feminismoa herrian sustatzeko programa sortu du Gasteizeko Udal Berdintasun Zerbitzuak eta “EKIN” hitzaren bitartez kartelean erreferentzia egin die programazioaren arduradunari. Hilabete osoan zehar ekitaldi desberdinak egingo dira, arlo desberdinetan eragina izanez. Martxoak 1 eta 2an emango zaio hasiera kanpainari, autodefentsa feministako ikastaro batekin. Martxoaren 12an, Andrea Momoitioren (“Pikara Magazine” aldizkari feministako kazetaria) hitzaldi bat entzuteko aukera egongo da. Jarraitzeko, 14an eta 21ean, ‘Lo que no se documenta no existe: visibilizar mujeres de Vitoria-Gasteiz’ ikastaroa antolatu dute. Martxoaren 16an, gazteentzat hilerokoaren inguruko tailerra egongo da eta 26an, ‘Resistencia migrante y antiracista’ hitzaldiarekin emango zaio amaiera programazioari. Hilabetea osatzeko, hiriko gizarte-etxeek ere urtero bezala, M8a ospatzeko hitzaldiak, tailerrak, antzezlanak, ekitaldiak eta lasterketak antolatu dituzte.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista