Gasteizko Udalak LGTBIfobiaren aurkako kanpaina abiatu du
Gizartea
2022, Maiatza 06 - 11:05
'Hauts dezagun sexu eta genero araua, eta amai dezagun diskriminazioarekin' lelopean Gasteizko Udalak LGTBIfobiaren aurkako kanpaina abiatu du. Hainbat jarduera antolatu dituzte Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira: ikastaroak, tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak izango dira, besteak beste, hilaren 7tik 24ra bitartean.