Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak 76 jarduera antolatu ditu irailetik maiatzera
Gizartea
2023, abu. 31 - 10:08
'Badakizu zein den zure lekua' lelopean aurkeztu da Jabetze Feministarako Eskolako programazioa. 76 jarduera antolatu dira irailetik maiatzera Emakumeen Etxean zein Arabako besteko leku batzuetan. Konferentziak, arte eszenikoak, literatura, zinema eta musika aurkituko ditugu egitarauan.