Skip to main content

Gasteizko Zabalgana auzoak bi parke berri izango ditu Gasteiz Hobetuz programari esker

Gizartea

2023, abe. 20 - 11:12
Gasteizko Udalak Gasteiz Hobetuz programaren hirugarren ediziotik esleitzear dituen bi azkeneko proiektuak martxan jarriko ditu hurrengo asteetan. Zabalgana auzoan bi parke eraikiko dira, biak ala biak hiritarren proposamenetatik jaioak. Bien bitartean, aurtengo edizioa, laugarrena, martxan da eta momentu hauetan aurkeztutako 228 proposamenak aztertzen ari dira.
Hamaika Telebista