Skip to main content

Gaur hasiko dira Baionako bestak

Gizartea

Gaur hasiko dira arrazoi ezberdinengatik desberdinak izango diren Baionako bestak. Hilabete bukaeran Parisen ospatuko diren Olinpiar Jokoak tarteko, jaietako datak aldatu egin behar izan dituzte. 17.00etan, Baionako bestetako irekitze ofiziala izango da, Herriko Etxearen plazan. Bi ordu beranduago besta alternatiboak abiatuko dira Baiona Ttipian. Iaz erail zuten Patrice Lanies omenduko dute besten hasieran.
Horrez gain, hamar bat neurri proposatu ditu 2032 Kolektiboak besta eredua hobetze aldera. Besteak beste, indarkeria sexistaren aurkako dispositiboak indartuko dituzte. 2032 Kolektiboak hala bultzaturik, dispositibo bat entseatuko dute aurten.