Javi Arriaga, Gazte Euskaltzaleen Sarea: “Euskaltzaleentzako leku ziur bat izatea nahi dugu”
Gizartea
2023, eka. 13 - 04:06
Iaz sortu zen Gazte Euskaltzaleen Sarea, gazte militanteak euskararen borrokara batzen eta belaunaldi perspektiba txertatzeko helburuarekin. Hainbat ekimen sustatu dituzte jada: Euskara Aurrera mobilizazioa herritar, eragile eta euskalgintzarekin, Gaztealdia praktika kolektiboa eta Hezkuntza Euskaraz mobilizazioa, besteak beste. Urtebeteko ibilaldia bete du sareak, eta beraien hitzetan, euskara Euskal Herrian "errotu eta harrotu" behar da. Horretarako, ekainaren 17an antolatu dituzte Aretxabaletan topaketa irekiak. Horren inguruan hitz egiteko Javi Arriagarekin izan dugu hitzordua.