Skip to main content

Gaztelu Plaza jendez lepo sanferminetan izandako eraso sexistak ozen salatzeko

Gizartea

2023, uzt. 11 - 05:07

Eraso sexistarik gabeko sanferminak aldarrikatu dituzte ehunka pertsonak Iruñean. Azken egun hauetan izandako eraso sexistak eta emakume baten bortxaketa bat salatu ditu Iruñeko Mugimendu Feministak. Sanferminetan hogei erasotik gora egon direla salatu dute. Horrez gain, emakumeek espazio publikoetan eta pribatuetan jasaten duten indarkeria arazo soziala dela nabarmendu du Mugimendu Feministak eta "pauso bat aurrera" emateko deia egin du, erasoekin amaitzeko.

Hamaika Telebista