Skip to main content

Gehituk Gurutzetako Genero Identitatearen Unitateko “praktika zapaltzaileak” salatu ditu

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, aza. 21 - 07:11
Gehitu elkarteak salatu egin du Gurutzetako Ospitaleko Genero Nortasunaren Unitatean trans eta ez-bitarren kolektiboari ematen zaion "tratamendu bortitza". Kritikatu dute unitate horretan artatzen diren "pertsona guztiak" behartuta daudela psikiatriako ataletik pasatzera, hormonak hartu edo sexu-aldaketako ebakuntzak bezalako prozesuak egin nahi badituzte. Elkarteak adierazi du artatzen dituen psikiatrak argudiatzen duela gazteen artean "trans moda bat" dagoela.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista