Geldirik jarraituko du Basurtuko bihotz kirurgiaren lekualdatzeak
Gizartea
2023, Maiatza 11 - 04:05
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak azaroaren 16an ezarritako kautelazko neurriei eustea erabaki du. Hilabeteko epea zabaldu du erabakiaren aurkako kasazio errekurtsoa aurkezteko. Auzitegiaren iritziz zerbitzuaren lekualdatzeak “bizirauteko” aukera duten gaixo batzuengan “eragin kaltegarria” izan lezake.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar batean adierazi du, epaiak ez duela ezer aldatzen, Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleen zerbitzuak bateratzeari buruzko bista oraindik ez delako egin. Kautelazko neurriak altxatzea baztertu du, eta, beraz, ez da aldaketarik egongo epaiketa egin bitartean.