Skip to main content

Gernika-Lumo “memoria leku” izendatuko dute

Gizartea

2023, api. 27 - 07:04
Urtero bezala, hainbat ekitaldi egin zituzten egun osoz, bonbardaketaren 86. urteurrena gogoratzeko. Sirena hotsa ere entzun zen 1937ko apirilaren 26an bonbak erortzen hasi ziren ordu berean.
Hamarkada askoan ez ikusiarena egin ondoren, Felix Bolaños Espainiako Gobernuko ministroa lore eskaintzan izan da. Bolañosek adierazi du bonbardaketa “sasoi hartako gobernu legitimoaren” kontra egin zela. Eusko Jaurlaritzak “barkamen ekitaldi bat” egiteko duela esan dio Espainiako Gobernuari.
Hamaika Telebista