Gernika memoria historikorako leku izendatu dute
Gizartea
Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu du herri osoa memoria leku izendatzeko agindua. Testuak jaso duenez, Gernikako hiribildua "euskal gizartearen historiaren eta autogobernuaren ordezkari nagusienetakoa da, Konstituzioak Espainiako nazionalitateen eta eskualdeen autonomia aitortzearen sinbolo eta kultura zein hizkuntza aniztasunaren ikur". Horrez gainera, testu horren arabera, "Espainiako eskualdeen eta nazionalitateen autonomiaren aitortza konstituzionala" ere irudikatzen du herriak. Gainera, "gerretan herritar zibilek jasaten duten sufrimenduaren eta gerren kontrako borrokaren oroigarri unibertsala" ere bada. Horregatik guztiagatik, Espainiako Gobernuaren hitzetan, "agerikoa da" Gernika-Lumok memoria demokratikoaren leku izendapena jasotzea merezi duela.
Gernika Memoriaren Lekuko plataformak bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiak aurkeztu ditu. Apirilaren 26an15:45ean, bonbardaketaren ordu berean, 4 minutu ekintza izango dute, eta 21:00etatik aurrera, Gernika garretan kale antzerkia, eta kandelen ibilbidea segidan. Apirilaren 27an Palestinari elkartasuna adierazteko eguna egingo dute. Ekitaldi gehiago ere antolatu dituzte, eta, horien artean, Pablo Gonzalez askatzeko eskatzeko elkarretaratze bat egingo dute maiatzaren 3an.