Skip to main content

Gernika-Palestinak premiazko deialdia egin du Rafahen alde mobilizatzeko

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, Maiatza 10 - 10:05
Gernika-Palestinak premiazko deialdia egin du larunbat honetan, maiatzaren 11n, 12:30ean, Euskal Herriko udaletxeen aurrean edo hiri zein herrietako toki esanguratsuenetan kontzentrazioak egiteko. Ohar batean adierazi duenez, beraien ustez, “palestinarren aurkako genozidioaren urrats berri honen aurrean, su-etena lehenbailehen aldarrikatzea, Israel Rafah-n ez sartzea eta laguntza humanitarioa iristen uztea ezinbesteko neurriak dira, eta nazioarteko komunitateak behar bezalako irmotasunez bermatu beharko lituzte, gatazka behin betiko konpondu aurretik”.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista