Skip to main content

Gernika-Palestinak urriaren 21ean herri guztietan mobilizatzera deitu du

Gizartea

2024, urr. 08 - 08:10
Gernika-Palestina plataformak bilera eta agerraldia egin du eragile sozial, sindikal eta politikoekin Donostian. 2023ko urriaren 7tik Palestinaren aurka egindako indarkeriak eta genozidioak hainbat eragileen arteko mobilizazioa eta elkarlana piztu du Euskal Herrian gaur arte.

Bakea eta justizia aldarrikatu dituzte munduko herri guztientzat, nazioarteko komunitateak Israelgo Estatuaren zigorgabetasuna onartzen duen bitartean, egunotan Libanoren inbasioarekin edo Yemenen zein Sirian bonbardaketekin egiaztatzen den bezala.

Euskal Herriko herri guztietan kontzentratzeko deia egin dute urriaren 21ean, Palestinarekin elkartasuna adierazteko lehen mobilizazio nazionalaren urteurrenarekin bat eginez. Goizean mobilizazio sindikalak eta hezkuntza komunitatekoak izango dira eta 19:00etan, herri guztietako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak. Deialdiak babes zabala jaso du: besteak beste, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, Ahal Dugu-k, Sumarrek eta Ezker Anitzak bat egin dute.
Hamaika Telebista