Skip to main content

Gernikako gaztetxe zaharra berriz ere martxan dago

Gizartea

2025, api. 14 - 14:04

Gernikako Egurre gazte asanbladak igande gaualdean hartu du orain dela hamar urte baino gehiago itxi zuten gaztetxe zaharra. Igande honetan, hilak 13, egunean zehar egitarau berezia antolatu zuten 'Inposatu nahi diguten Gernikaren aurrean gazteok kaleak hartu' mezupean. Ondoren, eraikina okupatu zuten.

Gazte asanbladak salatu duenez, udalak hiru legegintzadi daramatza bertan liburutegi bat jarriko duela esanez, baina “promes faltsuak” direla deitoratu du. Eraikina abandonatuta zegoela eta espazio horri erabilera ematen hasiko direla adierazi dute.
Horretarako, gaua Gaztetxean pasa dute asanbladako zenbait kidek eta auzolanean hasi dira jada gunea txukuntzeko. Astelehen arratsaldean lehen asanblada antolatu dute eta herriko gazteei gerturatzeko deia luzatu diete.

Hamaika Telebista