Gerra eta faxismoaren aurka egin dute Gazte Topagune Sozialistan Altsasun
Gizartea
2024, aza. 04 - 13:11
Urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean antolatu dute Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleakek (IA), askotariko hitzaldiekin, ikuskizunekin eta ekintzekin Altsasun. Aktualitate politikoaz eta dituzten erronkei buruz hitz egin dute. Era berean, Israelgo estatu terrorista salatu eta Valentziako Dana hondamendiaren kaltetuak gogora ekarri dituzte ere.