Getxoko Udalak udaltzain berri erdiei bakarrik ezarriko die euskara eskakizuna
Gizartea
2024, urr. 23 - 19:10
EAJk, PSE-EEk eta PPk aurrekontu ituna adostu dute Getxoko udalean. Hitzarmenean hamar udaltzain lanpostu sortzea erabaki dute. EAEko Auzitegi Nagusiak irailean emandako ebazpena aintzat hartuta, bosti bakarrik ezarriko die euskara eskakizuna. Ebazpenak dionaren arabera, udaltzain guztiek ez dute derrigorrez euskaraz jakin behar. Hortaz, hamar udaltzain berrietatik erdiak bakarrik egiaztatu beharko dute euskarazko B2 maila.