GEU Elkarteak, Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko elkartea, 30. urte bete ditu
Gizartea
2022, ira. 30 - 10:09
GEU Elkartea Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin sortu zen. Aurten, 30. urteurrena ospatzen ari dira; horretarako, biharko hainbat ekintza antolatu ditu: erakusketa eta Zetak taldearen kontzertua, besteak beste. Horrekin batera, urriaren 29ra arte erakusketa bat izango da Montehermoso Jauregian.