Skip to main content

Gipuzkoa eta Araban energia berriztagarria sortzeko proiektu berriak eraiki nahi dituzte

Gizartea

2024, Maiatza 24 - 11:05
Gipuzkoa eta Araban energia berriztagarria sortzeko proiektuak eraikitzeko baimen eskaerak jaso ditu azken egunotan EAEko Agintaritzaren Aldizkariak. Arabako kasuan, 7.000 eguzki panel aurreikusten dituen proiektuaren berri eman du Easy Above Sistems empresak. Barrundia, Burgelu eta Gasteizko lurretan eraiki nahi dute parke fotovoltaiko berri hau. Parke eolikoak dira Gipuzkoan eraiki nahi direnak. Hernanin 5 aerosorgailu instalatu nahi ditu Enigma Green Power enpresak. Bigarren parkea Eibar, Eleta eta Bergaran proiektatu du Arena Power Solar enpresak, 6 aerosorgailu instalatuz.
Hamaika Telebista