Skip to main content

Gipuzkoako Artzain Eguna ospatu dute asteburuan Legazpin

Gizartea

2022, ira. 05 - 09:09

Gipuzkoako Artzain Eguna ospatu da asteburuan Legazpin. Goizean zehar hainbat ekintza, omenaldi, ikuskizun zein dastaketa antolatu dira. Omenaldia jaso dute baita ere Gipuzkoako adineko artzainek.

Gipuzkoako Artzain Gazten 38. Txapelketa Ordiziako Otatza baserriko Joseba Insaustik irabazi du, eta guztira 23 gaztandegi aurkeztu dira.
Elgoibarko Mausitxa baserria geratu da bigarren eta Zegamako Xabier Azurmendik hirugarren postua lortu du.

Gipuzkoako Artzain Txakurren 53. txapelketan Jabier Zubiaurre gailendu da, 337 punturekin.

Hamaika Telebista