Gipuzkoako Foru Aldundiak 420.000 euro bideratuko ditu ibaietako animalien bizitza babesteko
Gizartea
2022, ira. 06 - 10:09
Gipuzkoako Foru Aldundiak 420.000 euro bideratuko ditu ibaietako bizitza berreskuratzen jarraitzeko. Aldundiak 8 obra egingo ditu Deba, Urola, Oiartzun eta Ermuaran (Elgoibar) erreketan.
Deba, Oiartzun eta Ermuaranerrekan zehar sei presa txiki eraitsiko dira, eta Oiartzungo Olaetxe errota eta Urolako araztegiko presa txikiak iragazkortu egingo dira.
Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak 28 kilometro berreskuratu ditu, Deba, Oria eta Oiartzungo arroetako 10 ibai eta erreketan 37 hesi kenduta. Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuaren planaren helburua da arrain-faunarentzat irisgarriak diren ibilguak 15 urtean hirukoiztea, Gipuzkoako ibai-sarearen % 70aren baldintza naturalak berreskuratuz. Horretarako, 8,5 milioi inbertituko dira arrainen joan-etorri askea eragozten edo zailtzen duten 228 oztopo desagerrarazteko.