Skip to main content

Gipuzkoan 1936ko Gerran 180 internazionalista borrokalari izan zirela jaso dute liburu batean

Gizartea

Ainara Arrizabalaga Sorazu

2026, ira. 11 - 14:09
180 internazionalista identifikatu eta dokumentatu dituzte Gipuzkoan 1936ko Gerraren lehen hilabeteetan borrokatu ziren atzerriko boluntarioen artean. Horixe da Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak hiru urteko ikerketaren ondoren aurkeztu duten liburuaren ekarpen nagusietako bat. ‘Euzkadiko borrokalarietako bat naiz. Internazionalistak Gipuzkoan, 1936ko Gerran’ izeneko lana Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz, eta orain arte ezagutzen zenaren aldean nazioarteko boluntarioen presentzia askoz handiagoa izan zela erakusten du.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista