Skip to main content

Gizakiaren garapen eredua da, neurri handi batean, klima aldaketaren azelerazioaren erantzule

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, api. 22 - 08:04

Apirilaren 22a, Lurraren Eguna da. Duela 50 urte baino gehiago sortu zen egun hau, ingurumenaren aldeko kontzientzia pizteko. Egun, beharra inoiz baino handiagoa da, krisi klimatikoan eta ekosozialean murgilduta baikaude.

Ekosistemak aldatzen ari dira, uraren zikloa, eta mendiko izotz eta elurraren iraupena bera. Tenperaturak etengabe ari dira igotzen, eta muturreko fenomenoak gero eta ohikoagoak dira: izan lehorteak, uholdeak, edota bero-boladak.

Baina ezin da ahaztu aldaketa horien atzean gizakiaren jarduera eta erantzukizuna ere badagoela, azken hamarkadetako industrializazio ereduek, energia fosilen erabilerak eta kontsumo politikek eragin zuzena izan baitute atmosferan eta ekosistemetan. Gure garapen eredua bera da, neurri handi batean, gaur egun ikusten ari garen krisi klimatikoaren azelerazioaren erantzule. Euskal Herrian ere ondorioak nabariak dira: itsas mailaren igoerak kostaldea mehatxatzen du. Baina hondamendi naturaletatik harago, gizakiarengandik datozen beste hainbat mehatxu ere badira.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista