Skip to main content

Gizonezko bat atxilotu dute bi adingaberi sexu erasoa egitea egotzita

Gizartea

2024, api. 09 - 11:04
25 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Arabako Foru Aldundiaren menpe dauden bi adingaberi sexu erasoa egitea egotzita. Aldundiak berak egindako salaketaren ondorioz irekitako ikerketa eta gero eman zen atxiloketa, martxoaren 27an, eta gizona kartzelan dago dagoeneko. Erakunde foralak azaldu duenez, biktimak ikasten duten ikastetxeak sexu erasoa gertatu zelaren susmoa helarazi eta gero salaketa jartzea erabaki zuen.
Hamaika Telebista