Goi tentsioko linearen aurkako alegazioak aurkeztera deitu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek
Gizartea
2024, Maiatza 30 - 09:05
Solaria enpresak Erriberabeitia eta Zierbena artean eraiki nahi duen goi tentsioko linearen kontrako alegazioak aurkezteko deia zabaldu du Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak. ‘Heriotzaren korridorea’ dela baieztatu du taldeak. 100 kilometro baino gehiagoko linea izango zen hau, Aiaraldea hegoaldetik iparraldera zeharkatuko zuena. Plataformak salatu duenez, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialean aintzat hartzen ez den azpiegitura elektrikoa da hau. Indarrean dauden lurralde arauak ere urratzen dituela baieztatu dute, besteak beste hirigintza, nekazaritza edota basogintza ordenamenduak.