Skip to main content

Goiainen gertatutako sutearengatik ikerketa abiatu du Ertzaintzak

Gizartea

2024, Maiatza 31 - 10:05

Istripua Otua taldeko Reydesa enpresan eman zen, bertan pilatutako txatar muinoak su hartu zuen goizeko 11:30 aldera. Taldearen bozeramaileak Radio Vitorian baieztatu duenez, sutea patinete elektriko baten litio bateria batean piztu zela dirudi, lehenengo ikerketen arabera. Sua kontrolpean mantendu zuten bertaratutako suhiltzaileek eta guztiz itzaltzea lortu zuten arratsaldeko 16:00 aldera. Itzali baino lehen Legutio eta inguruko beste herrietako biztanleak etxean konfinatzeko gomendioa egin zuen Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak, sortutako kea dela eta.

Hamaika Telebista