Skip to main content

Goiak dio GOeren aurkako errekurtsoek ez dutela geldiaraziko Udalaren jarduna

Gizartea

2024, ots. 07 - 12:02
Uliako auzo elkarteak beste helegite judizial bat jarri du Manteon Gastronomy Open Ecosystem eraikitzearen aurka. Basque Culinary Centerrek Donostian izango duen bigarren zentroa eraikitzearen aurka jartzen duen hirugarren demanda da dagoeneko. Hirugarren helegitearen inguruan galdetu diote kazetariek Eneko Goia Donostiako alkateari Gobernu Batzarraren osteko prentsaurrekoan eta esan du ez dela oso ohikoa hainbat motatako errekurtsoak aurkitzea, baina horrek ez duela geldiarazten Udalaren jarduna.
Hamaika Telebista