Gorka Martija, OMAL: “Praxi eta balio internazionalistak impasse egoera global batean murgilduta daude”
Gizartea
Oihane Alonso
Gorka Martija OMALeko kidearen esanetan, “praxi eta balioi internazionalistak impasse egpera global batean murgilduta” daude, eta horrek eragina du Euskal Herrian ere. Bere hitzetan, horren “pizgarri” izan zen Ukraniaren eta Errusiaren arteko gatazka piztea. Izan ere, bere esanetan, momentu horretan “oso agerian” ikusi zen ez zela “garatu behar besteko erantzun internazionalistarik, gatazka inter-inperalisten areagotzea gertatu zen, eta baita hainbat dibergentzia ere gatazka horren interpretazioan eta karakterizazioan ere”.
Hortik abiatuta, nabarmendu du internazionalismoak ez duela maila globalean “erreferentzialtasunik” gaur egungo erronkei aurre egiteko: “Gerra, aldaketa klimatikoa, krisi kapitalistaren areagotzea, ofentsiba erreakzionarioa, etab. Horren aurrean uste dugu errefelexio estrategikoa behar dela”. Nabarmendu du “ofentsiba erreakzionario horrek sekulako garrantzia duela herri sektoreen disziplinamendua bultzatzeko”, eta “testuinguru erabat oldarkorra eragiten duela maila ideologikoan internazionalismoaren mesedetan kokatzeko”.

















