Skip to main content

Gorroto delituen %64 arrazistak edo xenofoboak izan ziren iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Gizartea

2024, eka. 26 - 09:06
Eusko Jaurlaritzak “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2023ko txostena” argitaratu du.
Datuen arabera, 281 gorroto gertakari erregistratu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gertakari guztietatik 180k izaera arrazista edo xenofoboa izan zuten. Horien atzetik, sexu-orientazioaren eta identitatearen aurkako delituak daude (45, %16). Hirugarrenik, ideologiagatiko gorroto delituak daude, 22 guztira, %8. Sexuan edo generoan oinarritutako gorroto delituak, berriz, 18 dira guztira.
Atxiloketei dagokionez, 2023an Ertzaintzak 20 pertsona atxilotu zituen eta inputatutako ia ¾ gizonak dira, eta batez besteko adina 34 urtekoa da.
Hamaika Telebista