Greba Feminista Orokorra prestatzeko emakumeen batzarra egin du LABek
Gizartea
Sindikatuko 300 bat emakume elkartu dira Oiartzunen. Datorren astetik aurrera delegatuen bilerak egingo dituzte eskualde guztietan. Zaintza Sistema publiko komunitarioa eratzeko beharrari jarri diote azpimarra. Jakinarazi dute datorren astetik aurrera delegatuen bilerak egingo dituztela eskualde guztietan. Goizean bideo emanaldi batekin hasi da batzarra. Eta zaintza eremuko eta lanbide feminizatuetako hainbat langilek aurrera eramandako borroken testigantzak eta jomugan dituzten aldarrikapen nagusiak partekatu dituzte.