Grebara jo dute Hego Euskal Herriko Bigarren Hezkuntzako ikasleek, Ikasle Abertzaleak deituta
Gizartea
2022, urr. 27 - 15:10
Ikasle Abertzaleek “Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu” lelopean antolatu dituzte ostegun honetan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin diren mobilizazioak. Doako eta kalitatezko hezkuntza unibertsala aldarrikatu dute. EAEko Hezkuntza Legearen eta erreformaren aurka agertu ziren mobilizazioak antolatzerakoan, haien arabera, “modu inposatzaile batean egindako prozesu baten emaitza” da legea.
Mobilizazioak Gasteizen eta Donostian hasi dira 11:30ean, Bilbon eta Iruñean, ordu erdi beranduago. Manifestazioa amaitu ondoren, Ikasle Abertzaleko kideek adierazpenak egin dituzte: “Hezkuntzaren norabidea eliteen eskuetan dago, proletarioak hezkuntza sistematik kanporatzeraino. Antolatzeko garaia da”.
ELA, LAB eta Steilas euskal sindikatuek grebara deitu dute Euskadiko Hezkuntza Legearen proiektuagatik azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako. Sindikatuek salatu dute langileen ekarpenik ez dela kontuan hartu.