Skip to main content

Greenpeaceko zortzi ekintzaile epaituko dituzte Caparroson egindako protestagatik

Gizartea

2024, urr. 22 - 14:10

Greenpeaceko zortzi ekintzaile epaituko dituzte asteazkenean Iruñean, 2021ean Caparrosoko makroetxalde batean egindako protestarengatik. 2021eko martxoan, Valle de Odiate enpresan, uraren eguna zenez, Greenpeaceko ekintzaileek nitratoz kutsatutako mila litro ur itzuli zizkioten enpresari. Hau horrela, enpresak 14 hilabetetako isunak eta 8 hilabeteko espetxe zigorrak eskatu ditu ekintzaileentzat. 

Makroetxaldeen aurkako Nafarroako Plataformak adierazi duenez, “ekintza baketsu horren bidez, abeltzaintza industrialak uretan duen eragin kutsatzailea salatu nahi zuten, arriskuan jartzen baititu bai baliabide hidrikoen osasuna, zein haien menpe dauden pertsonen osasuna”. Ingurumen-arloko eta elikadura-subiranotasunaren aldeko gizarte-erakundeen plataformak babesa adierazi die ekintzaileei eta uraren defentsarekin zein pertsonen osasunarekin duten konpromisoa aitortu diete. 

Hamaika Telebista