'Gu prest gaude' kanpaina martxan jarri du euskal errepublikaren aldeko mugimenduak
Gizartea
2022, mar. 21 - 13:03
"Gu prest gaude" kanpaina martxan jarri du euskal errepublikaren aldeko mugimenduak. Burujabetza aldarrikatzeaz harago, praktikara emateko garaia dela uste du Ehun mugimenduak. Izena eman eta agente aktibo izateko ekimena abiatu dute ehun.eus webgunean. Maiatzaren 14an, Donostian, iragarriko dute zein den euskal errepublikaren aldeko lehenengo burujabetza ekintza.