Guardia Zibilak isuna jarri dio Aldatu Gidoia ekimenari, Altsasun emandako prentsaurreko bategatik
Gizartea
2024, uzt. 01 - 10:07
Altsasuko Guardia Zibilak isuna jarri dio Aldatu Gidoia ekimenari, apirilaren 25ean egindako prentsaurreko bategatik. Agerraldi hartan parte hartu zuen kide bati isuna bidali diote, “Mozal Legea” aplikatuz.
Elkarretaratze batean aurrez baimena eskatu gabe bil daitekeen pertsona kopurua gainditzeagatik zigortu dute egitasmoa. Guardia Zibilak adierazi duenez, X sare sozialeko txioetan arakatzen ibili dira, eta argazkian 22 lagun zeudela zenbatu dute. 20 lagun arteko elkarretaratzeetarako ez da baimenik eskatu behar, bestela bai.