Guggenheim Urdaibai Stop: “Kea saltzen digute”
Gizartea
2024, ira. 12 - 17:09
Asteazken honetan herri plataforma Elixabete Etxanoberekin, Bizkaiko ahaldun nagusiarekin, bildu da. Guggenheim museoa Urdaibaira zabaltzearen aurkako jarrera berretsi du Etxanoberekin bildu ostean. “Proiektu hori inongo diagnostiko barik proposatutako okurrentzia bat besterik ez da”, adierazi du plataformak.
Hitz egindakoak ez diela proiektuaren inguruko ideia aldarazi adierazi dute. “Lege eta araudiak tolestu eta moldatuz, urratsez urrats bideragarri egiten saiatzen diren bitartean, kea saltzen digute”. Aldi berean, hilaren 9an Murueta eta Gernika lotzeko egitasmoaren kontrako helegiteak aurkeztu ditu plataformak. Madrilgo Trantsizio Ekologikoko Ministerioan eta Lakuako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailean aurkeztu ditu.