Gipuzkoako Aldundiak sortutako 'Gure jaiak berdintasunean' gidak ez dio aipamenik egiten alardeari
Gizartea
Ane Garitaonandia
2024, eka. 19 - 10:06
'Gure jaiak berdintasunean' sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak. Udako ospakizunetan emakumeen partaidetza sustatzeko gida da, erakundeei eta jaietako eragile guztiei zuzenduta. Indarkeria matxistarik gabeko jaiak sustatzea da lehentasunetako bat. Hala ere, gidan ez da Irungo eta Hondarribiko alardeen inguruan ezer aipatzen.