Gurutze enparantzako parkinga eraikitzeko inkesta abiatu da auzokide eta dendarientzako
Gizartea
Oier Araiz
2023, abe. 11 - 09:12
Gaur hasi da Zabalguneko auzokideen artean inkesta. Bertan, Gurutze enparantzako parkingeko obrarekin ados ote dauden edo ez galdetuko dute. Gogora dezagun obra horretan 50 zuhaitz erraldoi baino gehiago moztuko dituztela. Inkestak astebete iraungo du eta nahi duten auzokide eta komertzianteek parte hartuko dute.

















