Gutxienez atxilotu bat Itzubaltzetako Nagusien Etxearen eraisketaren aurkako protestetan
Gizartea
2023, ots. 20 - 15:02
Goizean, 06:30ak aldera, hasi dira Itzubaltzeta auzoko Nagusien etxea eraisten. Pasa den astean protestak egin zituzten han eta Ertzaintzak hainbat lagun zauritu zituen istiluetan. Astelehen honetan dozenaka auzokide batu dira, poliziak ezarritako lerroaren bestaldean. Protesta egiten ari ziren batzuek hesia zeharkatu dute, horietako bat atxilotuta eraman dute. Goizeko 10:30 aldera biltzar bat egin dute bizilagunek, nola jokatu erabakitzeko.
Igandean manifestazio jendetsua egin zuten auzoan, eraistea gaitzesteko, auzoak nagusien etxe duin eta autogestionatu bat behar duela aldarrikatuz.
Igandean manifestazio jendetsua egin zuten auzoan, eraistea gaitzesteko, auzoak nagusien etxe duin eta autogestionatu bat behar duela aldarrikatuz.