Skip to main content

Guztion Alardeak "adostutakoa, legea eta ohitura" ez betetzea leporatu dio HAOSEri

Gizartea

2024, ira. 16 - 15:09
Guztion Alardeak esan du hondarribiarrek inoiz baino elkartuago bizi izan zutela irailaren 8a. Dena dela, Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkarteko (HAOSE) kargudunek "kontrakoa ikusarazi" nahi izan zutela salatu dute eta "adostutakoa, legea, eta ohitura" ez betetzea leporatu die Guztion Alardeak, honen arabera, dena emakume bat beraiekin batera “txilibitoa, danborra edo eskopeta jotzen ikusi nahi ez izateagatik”.