Skip to main content

Hainbat eragilek Hendaia eta Irun lotzen dituen oinezkoentzako zubia irekitzea eskatuko dute

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, uzt. 06 - 04:07
Elkarretaratzea egingo dute 'Mugak apurtu, zubiak eraiki!' lelopean. 2021eko urtarrilean Pirinio Atlantikoetako prefeturak eman zuen zubia ixteko agindua. Astelehenean berriro zabaldu zuten Frantziako Tourra zela eta, baina asteartean berriz itxi zuen poliziak. Hendaiako eta Irungo alkateek gogor salatu zuten egoera. Hendaiako alkateak Frantziako Barne ministroari idatziko diola jakinarazi zuen. Era berean, EH Baik mozio bat aurkeztuko du Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista