Hainbat erakundek Merezimenduen Dekretu berria "euskarafobotzat" jo dute
Gizartea
2024, aza. 07 - 11:11
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzeko Foru Dekretua onartu du bost urteren ostean. Euskalgintza Kontseiluak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak “atzerakoia” eta “euskarafoboa” dela adierazi dute.